Omega-3en propietate onuragarriak alkoholak nerabezaroan eragiten dituen kalteak berreskuratzeko C57BL6/J sagu arretan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.05Gako-hitzak:
Alkohola, Hipokanpoa, Omega-3, Endokannabinoide-sistemaLaburpena
Alkohola nerabezaroan kontsumitzeak kalte anitzak dakartza, bereziki hipokanpoko endokannabinoide sisteman eta, ondorioz, oroimenean. Omega-3 gantz-azidoek sistema endokannabinoidearen bidez onurak eragiten dituzte oroimenean. Gainera, alkoholak eragiten dituen hainbat kalte berreskuratu ditzakete, izan ere, jaioaurreko alkohol esposizioak neuronen plastikotasunean eragiten dituen kalteak berreskuratzen dituzte. Azterlan honen helburua omega3-an aberastutako dietak nerabezaroan alkohola edateak oroimenean eragin dituen kalteak berreskuratzeko tratamendu aproposa den aztertzea da. Baita horren azpian ezkutatzen diren hipokanpoko endokannabinoide sistemari lotutako mekanismo molekularrak ikertzea ere.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
