Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.18Gako-hitzak:
tren-ibilgailuak, bihurdura-bibrazioak, homologazio-saiakuntzak, diseinu-optimizazioa, modelizazioaLaburpena
Tren-ibilgailu bateko ardatzaren bi gurpilak kontrako norantzan oszilatzeari, bihurdura-bibrazioa deritzo. Ardatzaren integritatea bermatzeko oszilazio hau identifikatuta eta kontrolatuta izatea funtsezkoa da, non ardatzaren bihurdura-bibrazioen homologazioan saiakuntza esperimentalak burutzea ezinbestekoa den. Hala ere, fenomeno-fisikoa konplexua da eta xehetasun guztiak ez dira erabat ulertzen. Beraz, bihurdura-momentu altueneko mutur-egoera kritikoa zein den ez da ezagutzen, eta ondorioz, ardatzaren diseinua, zein homologazio-saiakuntzen estrategia aurrez jakitea ezinezkoa da. Honela, diseinu-fasean erabilgarria den bihurdura-momentua aurreikusteko metodologia bat garatu da, ardatz-gurpil sistemen diseinua optimizatu eta homologazio saiakuntzak murriztea ahalbidetu dezakeena.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
