Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa

Egileak

  • Olatz Ortega-Vidales Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Belen Gonzalez-Gaya Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eider Bilbao Castellano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Harkaitz Eguiraun Martinez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Miren Bego Urrutia Barandika Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.23

Gako-hitzak:

Herritar-zientzia, Datu-baliozkotasuna, Mikroalgak, Meiofauna, Inklusioa

Laburpena

"¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" proiektua, Euskal Herriko lehen herritar-zientzia izaerako proiektu inklusiboa da, 2023. urtean sortu zena eta hareatzetako biodibertsitate mikroskopikoa ikertzea xede duena. Bertan, herritar-zientzialariek mikroalgak eta meiofaunako organismoen behaketak egiten dituzte. Lan honetan herritar-zientzialariek bildutako datuen baliozkotasuna aztertu da. Horretarako, herritar-zientzialariek identifikatutako taxon-kopurua eta egindako behaketak, adituek lortu dituzten datuekin erkatu dira. Herritar-zientzialariek egindako mikroalga eta meiofaunako organismoen behaketen % 80aren inguru onartu da. Emaitza horrek, herritarzientzialariek lortutako datuek zientzietako ikerketetan erabiltzeko balioa badutela adierazten du.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Ortega-Vidales, O., Gonzalez-Gaya, B., Bilbao Castellano, E., Diaz de Cerio Arruabarrena, O., Eguiraun Martinez, H., & Urrutia Barandika, M. B. (2025). Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 187–94. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.23