Futboleko partiduaren hasiera orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.14Gako-hitzak:
Futbol epaileak, hautemandako esfortzua, RPE, partiduaren ordua, ongizate psikofisikoaLaburpena
Ikerketa honek futbol partiduaren orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina aztertu du. Guztira 23 futbol partidu aztertu ondoren, goizean epaitzeak esfortzu handiagoa eragiten duela ondorioztatu da, bai partiduko bi zatietan bai partidu osoan. Hala ere, ez da ikusi partiduaren orduak epaileen ongizate psikofisikoan eraginik duenik. Ondorioz, goizeko partiduetan karga fisikoa handiagoa izan daitekeela kontuan hartuta, garrantzitsua litzateke partiduaren orduak epaileen karga fisikoan duen eragina aztertzea aldagai objektiboen bitartez, hala nola bihotz-maiztasuna edo GPS bidezko karga. Ikerketa honek epaileen entrenamendu-estrategiak optimizatzeko baliagarri izan daitezkeen datuak eskaintzen ditu.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
