Gailu elektroniko kardiakoak dituzten pazienteen esplantearen osteko kudeaketaren ezagutzak, lehentasunak eta berrerabilpenaren inguruko iritziak
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.01Gako-hitzak:
Gailu elektroniko kardiakoak, pazienteak, ezagutzak, iritziak, berrerabilpenaLaburpena
Inplantatzen diren gailu elektroniko kardiakoen berrerabilpena arrakastatsua izan da errenta baxu eta ertaineko herrialdeetan egin diren eskala txikiko programetan. Aurreko ikerketek Estatu Batuetako paziente, mediku eta hileta-zuzendari gehienek eta diru-sarrera baxuko eta ertaineko herrialdeetako hartzaile potentzialek gailuen dohaintza onartzen dutela deskribatu dute. Espainian dohaintza programa ezartzeko aukera egon badagoela ere, gaur egun ez dago tokiko pazienteek alderdi horiei buruz duten iritziaren daturik. Azterketa honek esplantearen osteko kudeaketaren ezagutzak, lehentasunak eta inplanta daitezkeen gailu elektroniko kardiakoen berrerabilpenari buruzko iritziak deskribatzen ditu.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
