Petrolio eta bio iturrietatik eratorritako monomeroen konparaketa estaldura jasangarrien garapenerako

Egileak

  • Sara Rubio Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Aitor Barquero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Edurne González Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jose Ramon Leiza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.18

Gako-hitzak:

Emultsio polimerizazioa, isobornil akrilatoa, 2-oktil akrilatoa, bio-polimeroak, estaldura jasangarriak

Laburpena

Lan honetan komertzialki eskura dauden jatorri berriztagarriko bi monomero kopolimerizatu dira emultsio-polimerizazio bidez, isobornil eta 2-oktil akrilatoak hain zuzen ere, estaldura jasangarriak garatzeko helburuarekin. Polimerizazio erreakzioaren konbertsio globala, instantaneoa, eta partikula tamaina aztertu dira. Baita, lortutako polimeroaren propietate termikoak eta ur absortzioa ere, eta petroliotik eratorritako MMA/BA kopolimeroaren propietateekin alderatu dira. Lortutako emaitzek erakusten dute jatorri berriztagarriko estaldurak garatzea posible dela, merkatuan dauden produktuekiko lehiakorrak direnak.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Rubio, S., Barquero, A., González, E., & Leiza, J. R. (2023). Petrolio eta bio iturrietatik eratorritako monomeroen konparaketa estaldura jasangarrien garapenerako. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 145–152. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.18