Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako

Egileak

  • Irati Mendia-Garcia CAF, dinamika eta errodadura berrikuntza taldea, Beasain
  • Joseba Iñaki Murua Gonzalez CAF, dinamika eta errodadura berrikuntza taldea, Beasain
  • Asier Alonso Pazos CAF, teknologia-digital taldea, Beasain

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.18

Gako-hitzak:

tren-ibilgailuak, bihurdura-bibrazioak, homologazio-saiakuntzak, diseinu-optimizazioa, modelizazioa

Laburpena

Tren-ibilgailu bateko ardatzaren bi gurpilak kontrako norantzan oszilatzeari, bihurdura-bibrazioa deritzo. Ardatzaren integritatea bermatzeko oszilazio hau identifikatuta eta kontrolatuta izatea funtsezkoa da, non ardatzaren bihurdura-bibrazioen homologazioan saiakuntza esperimentalak burutzea ezinbestekoa den. Hala ere, fenomeno-fisikoa konplexua da eta xehetasun guztiak ez dira erabat ulertzen. Beraz, bihurdura-momentu altueneko mutur-egoera kritikoa zein den ez da ezagutzen, eta ondorioz, ardatzaren diseinua, zein homologazio-saiakuntzen estrategia aurrez jakitea ezinezkoa da. Honela, diseinu-fasean erabilgarria den bihurdura-momentua aurreikusteko metodologia bat garatu da, ardatz-gurpil sistemen diseinua optimizatu eta homologazio saiakuntzak murriztea ahalbidetu dezakeena.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Mendia-Garcia, I., Murua Gonzalez, J. I., & Alonso Pazos, A. (2025). Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 149–155. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.18