miR-33a- eta miR-27b-ren inplikazioa estatinen efektu diabetogenikoan

Egileak

  • Telmo Santamaria-Zamorano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Beñat Larrañaga-Monasterio Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Aitor Ordeñana-Manso Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Endika Cabrera-Antón Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Shifa Jebari-Benslaiman Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Kepa B. Uribe Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Asier Benito-Vicente Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Asier Larrea-Sebal Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Cesar Martin Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Unai Garcia-Galicia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.24

Gako-hitzak:

Estatinak, Bigarren motako diabetesa, mikroRNA, Adipozitoak, Gaixotasun kardiobaskularrak

Laburpena

Gaixotasun kardiobaskularrak (CVD) mundu mailan pertsona gehien hiltzen duten patologien multzoa da. Arterietan ematen den lipido metaketa, hots, ateroma plaka, honen kausa nagusitarikoa da. Erreferentziako tratamendua estatinak dira, eta ateroma plakaren kontrolean eraginkorrak izan arren, bigaren motako diabetes mellitus (T2DM) gaixotasuna garatzeko arriskua handitzen dutela ikusi da. Ikerketa honetan, 3T3-L1 adipozitoak estatinekin tratatu dira, gene eta mikroRNA desberdinen adierazpena eta efektu diabetogenikoak aztertzeko. miR-33a eta miR-27b mikroRNA-en igoerak intsulinarekiko erresistentzian eta glukosaren homeostasian inplikaturiko geneen adierazpenaren beherakada eragiten du, T2DM garapena faboratzen duena.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Santamaria-Zamorano, T., Larrañaga-Monasterio, B., Ordeñana-Manso, A., Cabrera-Antón, E., Jebari-Benslaiman, S., B. Uribe, K., Benito-Vicente, A., Larrea-Sebal, A., Martin, C., & Garcia-Galicia, U. (2025). miR-33a- eta miR-27b-ren inplikazioa estatinen efektu diabetogenikoan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 195–202. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.24