Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.23Gako-hitzak:
Herritar-zientzia, Datu-baliozkotasuna, Mikroalgak, Meiofauna, InklusioaLaburpena
"¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" proiektua, Euskal Herriko lehen herritar-zientzia izaerako proiektu inklusiboa da, 2023. urtean sortu zena eta hareatzetako biodibertsitate mikroskopikoa ikertzea xede duena. Bertan, herritar-zientzialariek mikroalgak eta meiofaunako organismoen behaketak egiten dituzte. Lan honetan herritar-zientzialariek bildutako datuen baliozkotasuna aztertu da. Horretarako, herritar-zientzialariek identifikatutako taxon-kopurua eta egindako behaketak, adituek lortu dituzten datuekin erkatu dira. Herritar-zientzialariek egindako mikroalga eta meiofaunako organismoen behaketen % 80aren inguru onartu da. Emaitza horrek, herritarzientzialariek lortutako datuek zientzietako ikerketetan erabiltzeko balioa badutela adierazten du.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
