Disruptore endokrinoen determinazioa likido folikularrean

Egileak

  • Esther Gonzalez-Infante Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Naiara Rendo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Mikel Musatadi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Juan Francisco Ayala-Cabrera Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Estibaliz Olabarrieta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Naiara Aguirregoitia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maitane Olivares Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Olatz Zuloaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.20

Gako-hitzak:

Esposoma, Disruptore endokrinoak, Likido folikularra, Prozedura analitikoa, Likido kromatografia, Masa espektrometria

Laburpena

Genomikaren ikerketa sendoa bada ere, esposomari buruzko ezjakintasuna oraindik izugarria da. Esposoma banako batek bizitzan zehar izandako esposizio guztien multzoa da, eta ingurumeneko faktore ez-genetiko anitz biltzen ditu, esaterako, konposatu kimikoen presentzia. Horien artean, nonahi aurkitzen diren disruptore endokrinoak nabarmentzen dira, eta horiekin erlazionatutako emakumeen ugalketa-gaitzen zerrenda oparoa da. Lan honetan, INMUJERES proiektuarekin elkarlanean, likido folikularrean zenbait disruptore endokrino modu sentikorrean determinatzeko prozedura analitikoa berretsi ondoren, kasu klinikoak aztertu dira. Konposatuen identifikazio eta kuantifikaziorako likido kromatografia-masa espektrometria erabili da. Emaitzek konposatu emergente horien eragina eta arriskuak ezagutzeko premia azpimarratu dute.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Gonzalez-Infante, E., Rendo, N., Musatadi, M., Francisco Ayala-Cabrera, J., Olabarrieta, E., Aguirregoitia, N., Olivares, M., & Zuloaga, O. (2025). Disruptore endokrinoen determinazioa likido folikularrean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 165–170. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.20