Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura formulazioetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.13Gako-hitzak:
ur-oinarriko estaldura, polimero-partikula, pigmentu dispertsatzaile, pigmentu banatzaileLaburpena
Ur-oinarriko estalduretan erabiltzen diren partikula inorganikoek euren artean elkartzeko joera handia dute, euren eraginkortasuna txikitzen delarik. Hori dela eta, industria mailan hauek egonkortzeko eta sakabanatuak mantentzeko estrategia ezberdinak erabiltzen dira. Baina zenbait aplikaziotan kaltegarria izan daiteke egungo dispertsatzaileek amaierako filmari ematen dioten ursentikortasuna. Horren ondorioz, natura ezberdineko polimero-partikulak erabiliz pigmentu dispertsatzaile konbentzionalen desabantailak gainditzea dugu helburu. Horrez gain, partikula inorganikoen banaketa hobetu nahi da funtzionalitate lokalizatua duten partikula konposatuak erabiliz. Gainera, kopolimero adarkatuek pigmentu dispertsatzaile zein banatzaile gisa duten efizientzia ere aztertu da.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
