Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak

Egileak

  • Elvira Gutierrez-Jimenez Fisika Aplikatua - Bilboko Ingeniaritza Fakultatea (UPV/EHU)
  • Kristina Zuza Elosegi Fisika Aplikatua - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)
  • Paulo Sarriugarte Onandia Fisika Aplikatua - Bilboko Ingeniaritza Fakultatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.10

Gako-hitzak:

zailtasunak, bigarren hezkuntza, Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema, eklipseak, Ilargiaren faseak

Laburpena

Ikerketa honen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen Eguzkia-Lurra-Ilargia sistemaren modelo mentala zein den jakitea da, bereziki Ilargiaren faseen eta eklipseen inguruko zailtasunak. Horretarako, galdera irekiz osatutako galdetegi bat diseinatu da eta Gipuzkoako (EAE) zentroetan inplementatu da. Guztira 265 ikaslek parte hartu dute, zeintzuen erantzunak fenomenografia bidez aztertu diren. Emaitza horiek berrikuspen bibliografiko batean lortutakoekin alderatzen dira, eta antzekoak direla ondorioztatzen da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Gutierrez-Jimenez, E., Zuza Elosegi, K., & Sarriugarte Onandia, P. (2025). Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 81–86. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.10