Kutsatutako eraikuntza-materialen lixibiaziotik eratorritako kutsatzaileen eraginaren ebaluazioa ondoko lurzoruetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.49Gako-hitzak:
lurzorua, ICP-MS, metal astunak, Punta Begoña, VIE-BLaburpena
Kontzentrazio handietan metal astunak arriskutsuak izan daitezke lurzoruetan. Horregatik, oso interesgarria da lixibiazio-egoerak aztertzea, non ur-fase batek gainazal solido bateko metal adsorbatuak mugitzen dituen. Lan honetarako lurzoruko laginak hartu ziren urtetan metatutako karga kutsatzaile handia zuen eraikin historiko baten ondoan, Punta Begoña (Bizkaia). Lurzoruan zegoen metalen kontzentrazioa Indukzio Bidez Akoplatutako Plasma - Masa Espektrometria (ICP-MS) erabilita determinatu zen. Eraikinaren oinarrian kokatutako lurretan metatutako metalak Fe, Mg, Na, Ba eta Co izan ziren bereziki, zeinak lixibiazioaren ondorioz metatu izan ahal diren. Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarriak (EBA balioak) kontuan hartuta, Punta Begoña Pb-z kutsatuta egoteko arriskua badagoela ondorioztatu zen.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Iñaki Vazquez de la Fuente, Nagore Prieto Taboada, Ainara Gradilla Altonaga, Gorka Arana Momoitio, Juan Manuel Madariaga Mota

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
