Dislipidemiaren aurkako tratamendu berriak nanopartikulak erabiliz
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.48Gako-hitzak:
ApoE proteina, nanopartikulak, hiperkolesterolemia, siRNA, estatinak, azido bempedoikoaLaburpena
Hiperkolesterolemia dislipidemia ohikoena da, eta odoleko LDL-C (ingelesetik, low-density lipoprotein cholesterol) maila altua izateagatik bereizgarria da. LDL-C maila altuak zuzenean lotu izan dira gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskuarekin; horregatik, garrantzitsua da gaixotasun horri aurre egiteko terapia berriak garatzea. Ikerketa honen helburua izan da ApoE (ingelesetik, Apolipoprotein E) proteinan oinarritutako nanopartikulak garatzea azido bempedoikoaren, estatinen eta siRNA (ingelesetik, small interfering RNA)-ren bidezko tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko. Izan ere, LDL barneraketa eta LDLr (ingelesetik, low-density lipoprotein receptor) adierazpena kuantifikatu dira tratamenduak probatu ostean, eta emaitza esangarriak lortu dira.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Ane San José, Asier Larrea, Shifa Jebari, Unai Galicia, Asier Benito, Kepa Uribe, Cesar Martin

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
