Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.31Gako-hitzak:
Hezkuntza-sistema, Euskara, Segregazioa, Titulartasuna.Laburpena
Euskal hezkuntza-komunitatea momentu historiko baten aurrean dago, hainbat hilabetetako
hitzarmen eta negoziazio prozesuaren ondotik, EAEko hezkuntza-sistema osoa arautuko duen lege berria iristear baitago. Prozesu horretan zehar, hezkuntza-sistemari buruzko eztabaida piztu da eta euskal prentsan eztabaida horri buruzko ekarpen ugari jaso dira. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, ekarpen horiek hezkuntza-sistemari buruzko eztabaidari nola eragin dioten aztertzea da, euskal prentsan argitaratutakoaren analisi dokumentala eginez. Segregazioa, titulartasuna eta euskara izan dira protagonismo handiena izan duten gaiak, baina landutakoaren sakontasun eta proposamen urritasunaren ondorioz, eztabaida elikatu beharrean, trabatu egin dutela antzeman dugu.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
