Concept&Go: Kontzeptu mapak tesi ikasketetara egokitzeko nabigatzailearentzako software luzapena
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.20Gako-hitzak:
Mapa kontzeptualak, Doktoretza-ikasketak, Nabigatzaile luzapena, Web anotazioaLaburpena
Zuzendariaren eta doktoregaiaren elkarlanerako bien arteko komunikazio egokia ezinbestekoa da. Kontzeptu mapek ikasleek duten ezagutza era antolatu batean azaleratzen laguntzen dute eta, honela, doktoregai eta zuzendarien arteko komunikaziorako bitarteko bihurtu daitezke. Tamalez, tesi testuinguruetan, mapa tradizionalak motz geratzen dira ez dutelako aztarnarik eskaintzen: (1) ez ikasleen kontzeptu mapen elementuen oinarri diren irakurketena, eta (2) ez kontzeptuek eta erlazioek ikerketaren narratiban duten diskurtso-eginkizunena. Gure ikerketa taldean izandako esperientzian oinarriturik, lan honek honako hau deskribatzen du: kontzeptu mapen erabilera zuzendari eta doktoregaien arteko jarraipen-bilerak egiteko; CmapTools editorearekin izandako mugapenak, eta editore hau hobetzeko Concept&Go izena duen kolore-kodeketa anotazioetan oinarritutako nabigaile luzapena.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
