Bitamina hidrosolubleak Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behorren esnean: Karakterizazioa eta edoskitzaroaren zeharreko eboluzioa

Egileak

  • Ana Blanco-Doval Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maria Ángeles Bustamante Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Luis Javier R. Barron Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Noelia Aldai Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.07

Gako-hitzak:

Esnea, Euskal Herriko Mendiko Zaldia, C bitamina, B taldeko bitaminak, Edoskitzaroa

Laburpena

Bitaminak giza osasunerako ezinbestekoak diren konposatu organikoak dira. Esnea bitamina hidrosolubleen iturri ona da baina behor esnean dauden bitamina hidrosolubleak oso gutxi ikertu dira. Ikerketa honetan, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behor esnean dauden hamar bitamina hidrosoluble karakterizatu dira lehenengo aldiz. Aztertutako behor esnea C, B3, B5 eta B12 bitaminetan da bereziki aberatsa. Edoskitzaroan zeharreko aldaketa esanguratsuak aurkitu dira B3, B5, B6 eta B12 bitaminen edukietan. Maneiu sistemak (ustiategiak) eragin esanguratsua dauka B2 eta B3 bitaminen edukietan. Honek Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren esnearen kalitatea balioztatzen du.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Blanco-Doval, A., Bustamante, M. Ángeles, Barron, L. J. R., & Aldai, N. (2023). Bitamina hidrosolubleak Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behorren esnean: Karakterizazioa eta edoskitzaroaren zeharreko eboluzioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 59–66. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.07