Easy-to-Read Language: baliabide linguistikoen eta testuen egokitzapena eta tresna automatikoen garapena

Egileak

  • Margot Madina Darmstadt University of Applied Sciences (Hochschule Darmstadt)
  • Itziar Gonzalez-Dios HiTZ Zentroa-Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Melanie Siegel Darmstadt University of Applied Sciences (Hochschule Darmstadt)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.04

Gako-hitzak:

Irakurketa Erraza, Testuen Sinplifikazio Automatikoa, Testuen Konplexutasunaren Ebaluazioa

Laburpena

Informazioa, ezagutza eta kultura eskuratzea herritar guztien eskubidea da. Hala ere, idatzizko testua ez da beti bat egiten irakurtzen duguna ulertzeko dugun gaitasunarekin. Easy-to-Read Language (E2R) ulermen oztopo horiek gainditzea du helburu, beraz, aukera berdintasuna sustatuz. E2R hizkuntzaren arabera alda daitezkeen arau-multzo bat dauka, eta sorburu-testuan ez dauden adibideak, ikusmen eta/edo entzumen-laguntzak ere izan ditzake. Zoritxarrez, ez dago hizkuntza-baliabide askorik, ezta egokitzapen-tresnarik ere erabilgarri E2R-erako. Tesi honek E2R egokitzapen automatikorako dauden baliabideak ebaluatu eta baliabide eta egokitzapen tresna berriak sortzea du helburu. Europako hiru hizkuntzatan zentratuko da: alemana, gaztelania eta euskara.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Madina, M., Gonzalez-Dios, I., & Siegel, M. (2023). Easy-to-Read Language: baliabide linguistikoen eta testuen egokitzapena eta tresna automatikoen garapena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 35–42. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.04