Laburpena
Sarrera: Gastrektomia bertikala (GB) da gaur egun munduan gehien erabiltzen den kirurgia bariatrikoa, baina oraindik mugatua da epe luzeko emaitzei buruzko ebidentzia. Ikerketa honen helburua izan da bost urteko jarraipenean lortutako pisu- eta metabolismo-emaitzak ebaluatzea, literaturan argitaratutako beste lanekin alderatuz.
Material eta metodoak: Ikerketa erretrospektiboa da, 2011 eta 2020 artean Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan GBa egin zitzaien 321 pazienteren serie prospektibo eta unizentriko batean oinarritua. Emaitza-aldagaiak (GMI, %GGMIG, DM2, HTA, DLP, SM, LABS) sexuaren, adinaren eta hasierako GMIaren arabera aztertu ziren. Datuak historia klinikoen berrikuspen sistematikoaren bidez jaso ziren, bost urteko jarraipen egituratuarekin.
Emaitzak: Jarraipen-tasak % 99, % 89,5 eta % 80 izan ziren 1., 3. eta 5. urteetan. %GGMIG % 74,2, % 70,3 eta % 62,4 izan zen, hurrenez hurren. Adin txikiagoak (<55 urte) eta GMI <45 kg/m² izateak emaitza hobeekin lotura izan zuten. Erlazionaturiko gaixotasunen erremisio-tasak: DM2 (% 71,3), HTA (% 60,9), DLP (% 19,5), SAOS (% 90,5) eta SM (% 75) izan ziren.
Ondorioak: Gastrektomia bertikala teknika bariatriko segurua eta eraginkorra da bost urtera, pisu-galera iraunkorra eta gaixotasun metaboliko nagusien hobekuntza esanguratsua eskainiz.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2026 Ibabe Villalabeitia Ateca, Aingeru Sarriugarte Lasarte, Gaizka Errazti Olartekoetxea

