Laburpena
Sarrera. Pediatriako ikerketan pentsatzen dugunean, ospitaleetan pentsatzen dugu, ikasketa sofistikatuetan, baina lehen mailako arretako pediatrian ere ikerketak egin daitezke. Horren adibide dira, aurten Gipuzkoako lehen mailako arretako pediatriak, Lehen Mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkartearen (Asociación Española de Pediatría-AEPap) Kongresuan lortutako hiru sariak.
Metodoak: AEPap-en Kongresuan 180 komunikazio aurkeztu ziren. Egoiliarrek aurkeztutako komunikazioak, irakaskuntzako lantaldeak aztertzen ditu. Hasierako berrikusketa baten ondoren, 18 lan aukeratzen dira eta, bigarren berrikusketa baten ostean, saridunak aukeratzen dira.
Emaitzak: Gipuzkoako pediatriako profesionalek hiru sari lortu dituzte eta landutako gaiak hurrengoak izan ziren: (1) familia elkartu ondoren, haur etorkinetan sortzen diren arazoak, (2) osasunaren determinatzaile komertzialak eta (3) asmaren kudeaketa lehen mailako arretan.
Hiru gaiek lehen mailako arretako hiru kezka nagusi adierazten dizkigute: (1) Alderdi sozialak osasunean duen eragina eta haur etorkinen harrera, (2) industria farmazeutikoaren eragina gure eguneroko lanean, eta (3) asmaren ebaluaketa prozesuak lehen arretako kontsultan: nola egiten dira eta zer dago hobetzeko?
Ondorioak. Lehen mailako arretako pediatriako ikerketa herritarrentzat garrantzitsuak diren osasun eta asistentzia prozesuak aztertzeaz arduratzen da.
Lehen arretan ikerketak egiteko aukera handia dago. Izan ere, paziente guztiak pasatzen dira osasun zentroetatik eta honek ikerketetan parte hartuko duten pertsonekin kontaktua izatea errazten du. Bestalde, osasun zentroen artean sarea sortzea erraza da, parte-hartzaileen kopurua handitzea ahalbidetuz .
Ikerketa guzti horien helburua osasunaren eta asistentzia-prozesuen alderdi sozialak hobetzea da.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi, Ainhoa Zabaleta Rueda
