Zergatik sustatu behar da pediatriako egoiliarren irakaskuntza Lehen Mailako Arretan?
pdf

Gako-hitzak

irakaskuntza
egoiliarrak
pediatria
Lehen Mailako Arreta

Aipuak nola egin

Gorrotxategi Gorrotxategi, P., Zabaleta Rueda, A., & Alkezar Etxeberria, I. (2024). Zergatik sustatu behar da pediatriako egoiliarren irakaskuntza Lehen Mailako Arretan?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 8. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5131

Laburpena

Pediatriako Barne Mediku Egoiliarren (BAME) prestakuntza ospitaleetan dauden irakaskuntza-unitateek kudeatzen dute nagusiki. Lehen Mailako Arretan (LMA) egiten den irakaskuntzaren ehunekoa %6,25ekoa besterik ez da. Lan-eskaintza handiagoa da, ordea, LMAko pediatrian. Egungo pediatriako prestakuntza-sistema aldatu beharko litzateke?

Metodologia. Pediatriako BAMEn prestakuntza-sistemaren eta proposatutako aldaketen analisia. LMAko pediatrian eta ospitaleko pediatrian dauden lanpostu kopuruen analisia eta bi lan-arloetako profesionalen beharrak.

Emaitzak. BAMEn prestakuntza-sistemak 3 hilabeteko errotazioa aurreikusten du LMAn. Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Komunitarioaren Esparru Estrategikoak prestakuntza-programa ofizialean LMAn 6 hilabeteko derrigorrezko errotazioa ezartzea proposatzen dio Pediatria eta bere arlo espezifikoen Batzorde Nazionalari, hau hamabi hilabetera arte luzatzeko aukerarekin. Aldaketa egingo balitz, LMAko formakuntza, denboraren  %12,5 eta %25 artekoa izango litzateke.

Gaur egungo espezialisten kopuruaren eta erretiro-adinaren arabera, profesionalen beharra handiagoa da LMAn: lehen arretako pediatriako premiak %63koak dira eta ospitalekoak, berriz, %36koak.

Ondorioak. Premiazkoa da LMAren marko estrategikoan proposatutako aldaketak egitea. Egoiliarren %63k LMAra zuzendutako prestakuntza izan beharko luke, eta arlo horretan gutxienez urtebeteko errotazioa egin. Hori dela eta, pediatriako egoiliarren LMAko irakaskuntza sustatu behar da.

pdf
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2024 Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi, Ainhoa Zabaleta Rueda, Irati Alkezar Etxeberria