Erreferentziak euskaraz idazteko irizpideak Vancouver estiloari jarraituz
PDF

Gako-hitzak

Erreferentzia bibliografikoak
estilo bibliografikoak
Vancouver estiloa
argitalpen-gomendioak
ikerketa medikoa

Aipuak nola egin

Ansuategi, E. (2019). Erreferentziak euskaraz idazteko irizpideak Vancouver estiloari jarraituz. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/257

Laburpena

Osagaiz aldizkarian erreferentziak euskaraz idazteko gida bat eskuragarri dago jada. Medikuntzan gehien erabiltzen den Vancouver estiloan oinarrituta dago. Artikulu honetan aipatutako estilo horri buruzko laburpen bat eskaintzen da: bere sorrera, ezaugarri nagusiak eta euskarazko bertsioa.

Osagaiz aldizkariak International Committee of Medical Journal Editors (ICMJE) batzordeak proposatutako gomendioei jarraitzen die. Horiek aintzat hartuz, aldizkarian argitaratzen diren lan guztien erreferentziak egiaztatzen dira eta egileei zuzenketak bidaltzen zaizkie, erreferentzien zehaztasuna eta zuzentasuna adierazteko.

PDF