Laburpena
13-balentziako pneumokokoaren aurkako txerto polisakarido konjugatuak (13-TPK), nahiz eta oso magnitude txikian izan, txertoak barne hartzen dituen serotipoek eragindako pneumonia pneumokozikoa (PP) eta gaixotasun pneumokoziko inbaditzailea (GPI) prebenitzen ditu 65 urtetik gorako helduetan, baita edozein serotipok eragindako pneumonia pneumokozikoak ere. Ez du gutxitzen komunitatean hartutako pneumonia (KHP) totalaren intzidentzia. Ez dago datu nahikorik hilkortasunaren gainean duen eragina aztertzeko.