Laburpena
20 mUI/L arteko TSHa duen hipotiroidismo subklinikoan, tiroide-hormonak ez ditu hobetzen ez bizi-kalitatea ez tiroidearekin erlazionaturiko sintomak ere. Gertaera kardiobaskularren murrizteari dagokionez, ez dago ebidentzia nahikorik. Beraz, ez dago hipotiroidismo subklinikoa tratatzeko oinarririk.