Droga berriak merkatu berritzailean
PDF

Supplementary Files

Irudiak

Gako-hitzak

droga berriak
psikoaktiboa
diseinu-droga
haluzinatzaileak

Aipuak nola egin

Horrillo, I., & Callado, L. F. (2017). Droga berriak merkatu berritzailean. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 1(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.74

Laburpena

Egundaino ezagunak diren drogak, heroina kasu, legez kanpo daude eta haien eraginak ezagunak
dira. 2005. urtetik hona, ehunka droga berri jarri dira merkatuan eta gehienen egitura kimikoa
ezaguna bada ere, kasu askotan hori da haiei buruz dugun informazio guztia. Droga horiek
sintetizatzen dituzten laborategi klandestinoen helburua ohiko drogen eragina imitatzea da, baina
eragin ezezaguneko substantziak ekoizten dituzte. Eraginak ez ezik profil toxikologikoa edo dosi
hilgarria ere ezezagunak izaten dira, saldu aurretik ikertu gabeko substantziak izaten baitira. Hala ere, eragin eta toxikologia ezezaguneko substantziak izanik, substantzia horietariko gehienen salmenta ez dago legez kanpo, ezta kontrolpean ere. Egun bizi dugun iraultza teknologikoak, Internet dela medio, substantzia berri horien merkaturatzea errazten du gainera.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2017.74
PDF