Antisorgailu hormonalen garrantzi etiopatologiko eta soziala
PDF

Gako-hitzak

Antisorgailu hormonala
preskripzioa
jarraipen farmakoterapeutikoa

Aipuak nola egin

Aldalur, I., & Horrillo, I. (2021). Antisorgailu hormonalen garrantzi etiopatologiko eta soziala. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/360

Laburpena

Antisorgailu hormonalak (AH) gure artean aspalditik eskuragai ditugun sendagaiak izan arren, asko dira horien inguruan oraindik kalean detekta daitezkeen zalantzak. Beldur nagusiak albo-ondorioek osasunean duten pisuaren ingurukoak eta generoaren gatazkak sortutakoak direla ikusi da. AHen albo-ondorioei dagokienez, ohikoenak arinak eta iragankorrak dira. Horrekin lotuta, preskripzio-prozesuan hutsune larri bat detektatu da, zeinak eragin kaltegarri larriak pairatzeko arriskua handitzen duen. Horri aurre egiteko arreta eta jarraipen farmakoterapeutikoa gomendatzen da. Horrez gain, generoaren inguruko eztabaidei dagokienez, AHak produktu askatzaileak izan beharrean parekidetasunik ezaren adibide bat gehiago direla baiezta daiteke. Eskoletan heziketa sexuala sakonago lantzea eta gizonezkoei zuzenduriko kontrazepzio-metodo gehiagoren beharra detektatu da, besteak beste, gizonezkoentzako AHaren merkaturatzearen beharra azpimarratuz.


PDF