Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.24Gako-hitzak:
Hizkuntzaren prozesamendua, Konputagailu bidezko ikusmena, Ikusizko hizkuntza-ereduak, Munduko ezagutzaren Integrazioa, Arrazonamendu espazialaLaburpena
Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) eta konputagailu bidezko ikusmenaren (CV) alorrak asko hazi dira azkenaldian. NLP eta CV-ren arteko zubian aurrerapenak lortu badira ere, gaur egun testuak eta irudiak prozesatzen dituzten sistemek hainbat ahulezia erakusten dituzte. Lan honetan, doktorego-tesi baten ekarpenak aurkezten dira, non ikusizko hizkuntza-ereduen bi ahulezi aztertu diren: munduko ezagutzaren integrazioa eta arrazonamendu espaziala. Alde batetik, irudietatik goiburukoak sortu ditugu hizkuntza-ereduetan inplizituki kodetuta dagoen munduko ezagutza hobeto aprobetxatzeko. Bestetik, objektu anotazioetatik datu sintetikoak sortzen zentratu gara, bai hizkuntza-ereduetan eta baita testu bidezko irudi sortzaileetan ere arrazonamendu espaziala hobetzeko.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
