Berezko desordenaren funtzioa CBP/p300 eta Miokardinaren arteko elkarrekintzan

Egileak

  • Maddi Olaetxea Usabiaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Matthew Fishman Queen’s University, Kingston, ON, Kanada
  • Holly Spencer Queen’s University, Kingston, ON, Kanada
  • Steven Smith Queen’s University, Kingston, ON, Kanada

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.33

Gako-hitzak:

Intrintsekoki desordenatutako proteinak/erregioak (IDP/IDR), CREB proteina lotzailea (CBP), Miokardina (MYOCD), Φ-X-X-Φ-Φ motiboa, titrazio bidezko kalorimetria isotermoa (ITC)

Laburpena

Intrintsekoki desordenatutako proteinek ez dute egitura tridimentsional finkorik eta horrek aukera ematen die lotura-bikote desberdinekin elkarreragiteko; ezaugarri hau bereziki garrantzitsua da seinalizazio eta gene-erregulazio prozesuetan. CBP/p300 azetil-transferasa koaktibatzaile nabarmena da eta transkripzio faktoreekin elkarreragiten du, sarritan haien transaktibazio-domeinuetan dauden Φ-X-X-Φ-Φ motibo desordenatuak identifikatuz. Miokardina berriz, bihotzeko eta muskulu leun baskularreko zelulen desberdintzapenean funtsezko transkripzio faktorea da. Ikerketek erakutsi dute CBP/p300rekin elkarreragiten duela eta zantzuak daude elkarrekintza hori miokardinaren bi transaktibazio-domeinuetako motibo desordenatuen bidez gertatzen dela iradokitzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Olaetxea Usabiaga, M., Fishman, M., Spencer, H., & Smith, S. (2025). Berezko desordenaren funtzioa CBP/p300 eta Miokardinaren arteko elkarrekintzan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 267–274. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.33