Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko

Egileak

  • Amaia Sanz-Pescador Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Erik Alonso Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Iraia Isasi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Andima Larrea Emergentziak-Osakidetza
  • Ruth Salaberria Emergentziak-Osakidetza
  • Elisabete Aramendi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.23

Gako-hitzak:

Hurbileko-infragorri espektroskopia, Bularraldeko sakada, Ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia, Bihotz-biriketako berpiztea, Oximetria-seinalea

Laburpena

Infragorri hurbileko espektroskopiaren bidez erregistratutako bereizmen altuko oximetria-seinaleak fluktuazioak islatzen ditu bihotz-biriketako berpiztearen (BBBaren) bularreko sakadekin (BSekin). Lan honen helburua BSen frekuentzia detektatzeko metodo bat garatzea izan zen, bihotz-biriketako geldialdiko pazienteen oximetria-seinalea prozesatuta. Laneko datu-basea 284 segmentuk osatu zuten, ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia (OKBBG) jasan zuten 30 pazientetatik ateratakoak. Segmentu bakoitza bularraldeko inpedantzia eta burmuineko oximetria seinaleez eraturik zegoen. Lortutako emaitzak metodoa sendoa eta zehatza dela erakusten dute, baita monitorizazio sistemetan integratzea posible izan daitekeela ere.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Sanz-Pescador, A., Alonso, E., Isasi, I., Larrea, A., Salaberria, R., & Aramendi, E. (2025). Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 187–194. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.23