Euskal Kostaldean lehorreratutako izurde arruntaren (Delphinus delphis) pneumonia parasitarioaren azterketa histologiko eta molekularra
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.29Gako-hitzak:
Zetazeo, Trematodo, Lehorreratze, PatologiaLaburpena
Lehorreratutako zetazeoen nekropsiak eta horien organoen analisiak populazioen osasun-egoerari buruzko informazio baliotsua ematen dute. Horregatik, azterketa histopatologikoa, heriotzaren kausarekin zerikusia izan dezaketen patologiak definitzeko tresna kritikoa da. Zetazeoek denbora luzez irauten dute bizirik, eta kate-maila trofikoaren goiko aldean daude. Hori dela eta, organismo askok parasitatzen dituzte, aztergai potentzial bihurtuz zetazeoen osasunaren markatzaile gisa. Lan honek Euskal Kostaldean lehorreratutako izurde arrunt baten pneumonia parasitario baten lehen deskribapen histopatologiko osoa ematen du.
Hitz gakoak: Zetazeo, trematodo, lehorreratze, patologia.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
