Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz

Egileak

  • Irune Zubiaga HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Jaione Bengoetxea HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Aitor Soroa HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Rodrigo Agerri HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.19

Gako-hitzak:

Adimen Artifiziala, Hizkuntzaren Prozesamendua, Argudiaketa

Laburpena

Lan honek ML-MTCONAN-KN aurkezten du, ezagutzan oinarritutako kontra-argudiaketarako lehen corpus eleaniztuna. Corpusa modu paraleloan egituratuta dago lau hizkuntzatan: ingelesa, euskara, gaztelania eta italiera. Datu-multzo honek ekarpena egiten du arloan, kontra-argudiaketarako baliabideen urritasunari aurre eginez, ezagutzan oinarritutako kontra-narratiben lehen bilduma eleaniztuna aurkeztuz. Gainera, euskaraz kontra-narratiba sorkuntza automatikorako teknika ezberdinen azterketa eskaintzen dugu, orain arte egin ez den ikerketa bat. Gure ekarpenaren helburua gorroto-diskurtsoei erantzun eraikitzaileak sortzeko gai diren sistemen garapena hobetzea da. Eduki-oharra: Artikulu honek gorroto-diskurtsoa dauka, eta irakurle batzuentzat iraingarria izan daiteke. Ikuspegi horiek ez dute egileen pentsaera islatzen.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Zubiaga, I., Bengoetxea, J., Soroa, A., & Agerri, R. (2025). Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 157–164. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.19