Adiskidetasuna heterosexualitatearekiko erresistentzia gisa: bolleren lagun-sareetara lekualdatzea

Egileak

  • Nerea Goirizelaia Martín EHU-UPV

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.19

Gako-hitzak:

Adiskidetasuna, Harreman-sareak, Sexu-genero disidentziak, Bollerak

Laburpena

Bollera subjektuarekin identifikatzen diren pertsonak harreman- eta bizi-ereduen inguruko proposamenak egiten ari dira gaur egun  Euskal Herrian. Adiskidetasunak haien bizitzetan duen lekua aztertzen du artikulu honek, bere dimentsio politikoa azaleratuz eta eraldaketarako duen ahalmena ikusaraziz. Laguntasun-sareak kideen identitatearen eraikuntzarako zein bizi-antolaketarako zutabe
garrantzitsu dira. Hori ulertzeko, etnografiaren bitartez ikertutako sareen eraketa eta dinamikei erreparatuko zaie, partaideen harreman-sare zabalean nola kokatzen diren eta zer garrantzi duten nabarmenduz.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Goirizelaia Martín, N. (2025). Adiskidetasuna heterosexualitatearekiko erresistentzia gisa: bolleren lagun-sareetara lekualdatzea. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 157–164. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.19