Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.25Gako-hitzak:
Litio eta sodio bateria, Elektrolito solidoa, sare metal-organikoa, Likido ionikoaLaburpena
Litio ioizko bateriak (lithium ion battery, LIB) gehien erabiltzen diren bateriak dira. Haien onurak ugariak izan arren, alternatiba garbiago eta merkeago baten bilatzea areagotu da, eta hor nabarmentzen dira sodio ioizko bateriak (sodium ion battery, SIB). Hala ere, biek segurtasun-arazoak dituzte. Segurtasuna hobetzeko, bateria berrien artean elektrolito solidoen (solid electrolyte, SE) erabilera aztertzen ari da, ioiei elektrodoen artean mugitzen laguntzen dietenak eta, aldi berean, egonkortasuna bermatzen dutenak. Erronka nagusietako bat ioi-fluxu ona eta iraunkorra ahalbidetuko duen elektrolito bat aurkitzea da. Lan honetan, SE baten garapena da helburua, MOF (sare metal-organikoa) eta likido ionikoz (ionic liquid, IL) egina, bai sodiorako bai litiorako. MOFaren egiturak ioien mugimendua kontrolatzen laguntzen du eta ILak eroankortasuna hobetzen du. Material hauek segurtasuna, egonkortasuna eta errendimendua hobetzen dituzte, LIB eta SIB eraginkorragoak eta fidagarriagoak bihurtuz.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
