Hiperestentsio egoeran Kretazeoko karbonatozko plataformetan emandako ingurumen-aldaketak (Euskokantauriar Arroa)

Egileak

  • Jone Arbulu Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Arantxa Bodego Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Arantza Aranburu Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.19

Gako-hitzak:

Mikrobialita, Glaukonita, Karbonatozko plataforma, Kretazeoa, Euskokantauriar arroa

Laburpena

Lurraren historiako ingurumen aldaketak ulertzeko karbonatozko plataformak garrantzi handikoak dira, hauek ekosistema itsastarren aldaketen aztarnak gordetzen dituztelako. Euskokantauriar arroan duela 125-100 milioi urte bitartean garatu ziren plataformetan, jatorri mikrobianoa duen karbonatozko sedimentuaren bat-bateko ugaritzea eta glaukonita izeneko mineralen aberastasun anomaloak identifikatu dira. Horiek ingurune sedimentario eta diagenetikoan aldaketak egon zirela iradokitzen dute. Ikerketa honek anomalia horien jatorria eta ingurugiro-baldintzen aldaketak aztertzea du helburu. Horretarako, landa-lana eta laborategiko analisiak gauzatuko dira, arroan gertatutako prozesu geologikoek anomalia horiekin izan dezaketen harremana sakonago ulertzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Arbulu, J., Bodego, A., & Aranburu, A. (2025). Hiperestentsio egoeran Kretazeoko karbonatozko plataformetan emandako ingurumen-aldaketak (Euskokantauriar Arroa). IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 157–164. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.19