Konposatu per- eta polifluoratuen (PFAS) mailen azterketa edateko uretan: Metodoen balidazioa eta aplikazioa benetako kasu baten
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.18Gako-hitzak:
Konposatu per- eta polifluoratuak, Edateko Ura, Bereizmen Altuko Masa Espektrometria, Kromatografia, Ingurumeneko KutsaduraLaburpena
Konposatu per- eta polifluoroalkilikoak gaur egun jomugan dauden konposatuak dira. 1940ko hamarkadan sortu ziren eta haien ezaugarriak direla eta (ez-itsaskortasuna edota egonkortasun termikoa) oso erabiliak izaten dira industrian zein etxeko tresnetan. Erabilera intentsibo eta etengabe horrek eragin du PFASak edateko uretara isurtzea eta izaki bizidunen dietaren parte izatea. PFASekiko esposizio kronikoak, nahiz eta maila ez-hilgarrietan izan, zenbait osasun arazo ekar ditzake, hala nola, minbizia eta neurogarapen arazoak. Hau horrela, kromatografia likidoa eta bereizmen altuko masa espektrometria konbinatuz, PFASen presentzia aztertu da industria-aktibitate handia duten Gipuzkoako bi eskualdeetan (Urola eta Goierri), non hiru arro ezberdinetako uren laginak hartu diren zenbait herrietatik
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
