OnduBide 2030
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.18Gako-hitzak:
Gizartea, 2030 Agenda, Garapen Iraunkorreko Helburuak, instituzioen lotura, arazo globalakLaburpena
OnduBide 2030 proiektua arazo globalen aurrean gazteen inplikazioa zalantzan jartzetik sortu da, Agenda 2030aren eraginkortasunaren inguruko eztabaida sustatzeko eta ikuspegi kritikoa garatzeko Izan ere, proiektu honen bidez, gazteen eta instituzioen arteko lotura indartzea eta politika publikoetan haien ahotsa txertatzea bilatzen da. Ikerketa honek, konkretuki, Garapen Iraunkorreko Helburuek gazteen artean duten eragina aztertzen du. Horretarako, batetik, unibertsitate-ikasleak zein zerbitzu aurreratuetako profesionalak elkarrizketatu dira; bestetik, eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko, jardunaldi ireki bat antolatu da; bertan, parte-hartzaileek proposamenak plazaratzeaz gain, irtenbide posibleak ere hizpide izan dituzte. Emaitzek erakusten dute gazte gehienek urrun sentitzen dituztela Agenda 2030 bera zein Garapen Iraunkorreko Helburuak, eta, ondorioz, inplikazio eskasa dutela ekimen horiekiko, gizarte-erronken inguruko interesa eduki arren.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.