Artisau-ingurunea, Idiazabal gaztaren mikrobiotaren gakoa

Egileak

  • Gorka Santamarina-Garcia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Gustavo Amores Olazagirre Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Mailo Virto Lekuona Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.16

Gako-hitzak:

Ardi-esne gordinezko gazta, Mikrobiota, Metagenomika

Laburpena

Ikerketa ugarik frogatu dute bakterio-komunitateek ardi-esne gordineko gazten kalitatean eta segurtasunean duten eragina, baina ez dira zehatz-mehatz ebaluatu tartean dauden mikrobio-iturri guztiak. Ikerketa honek, Idiazabal gazta adibide gisa erabiliz, esne gordinaren, gazuraren eta gaztaren mikrobiotan artisau-gaztandegien inguruak eta praktikek duten eragina aztertu zuen metagenomika bidez. Emaitzek 1.300 bakterio-genero eta 3.400 espezie baino gehiago erakutsi zituzten. Hala ere, pentsu komertziala eta titiburuaren gainazala izan ziren esne gordinaren mikrobiotaren iturri nagusiak; eta gatzagia, berriz, gazuraren eta gaztaren mikrobiotaren iturri nagusia zen. Ondorioz, artisauinguruneak gaztaren mikrobiotan, kalitatean eta segurtasunean funtsezko papera jokatzen duela ondorioztatu zen.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Santamarina-Garcia, G., Amores Olazagirre, G., & Virto Lekuona, M. (2025). Artisau-ingurunea, Idiazabal gaztaren mikrobiotaren gakoa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 133–140. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.16