Adimen Artifiziala Erosotasunera Bideratuta: Zorabioaren Iragarpena Sistema Txertatu batean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.12Gako-hitzak:
Mikrokontroladoreak, Adimen artifiziala, Erosotasuna, Gidariari Laguntzeko Sistema AurreratuakLaburpena
Lan honek sistema txertatu batean zorabioa iragartzeko sistema baten garapena aztertzen du. Sistema, ESP32 mikrokontrolagailu batean oinarritzen da, eta ibilgailuaren CAN busetik, GPS eta IMU sentsoreetatik datuak eskuratzen ditu denbora errealean. Eskuratutako datuak, CatBoost ikaskuntza automatikoko eredu baten bitartez prozesatzen dira, zorabioaren probabilitatea iragartzeko. Eredua optimizatu da baliabide mugatuko sistema txertatuetan eraginkortasunez inplementatzeko, ereduen kudeaketa dinamikoa eta BIN formatua erabiliz. Emaitzek sistema eraginkorra dela erakusten dute, inferentzia-denbora azkarra eta memoriaren erabilera optimizatua lortuz. Etorkizuneko lanetan, eragingailuak integratzea eta ereduaren errendimenduaren hobetzea izango dira helburuak.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
