Zuk Zeuk Egizu filosofian ardaztutako musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: oihuak, praktika izerberak eta gorputz politiko grinatsuak

Egileak

  • Udane Barinagarrementeria Laka afiliatu gabe

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.10

Gako-hitzak:

musika-eszena, Zuk Zeuk Egizu filosofia, (trans)feminismoa, gorputza, afektuak

Laburpena

Euskal Herrian Zuk Zeuk Egizu filosofian eta politika (trans)feministan oinarritutako musika-eszenetarako hurbilpen etnografikoa du oinarri artikulu honek. Etnomusikologian, teoria zein antropologia (trans)feministan eta gorputzaren epistemologian zimendatuta, espazio horietan gorpuzten ari diren esku-hartze politikoa pentsatu eta gauzatzeko moduak identifikatzea izan da xedea. Praktika musikalaren eta politika (trans)feministaren bat-egiteetan fokua jarrita, eszena hauetan ematen diren gorputz-praktikei eta emozioen konfigurazio kolektiboei erreparatu zaie, hauek politika (trans)feminista egiteko moduaz esan dezaketena esploratzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Barinagarrementeria Laka, U. (2025). Zuk Zeuk Egizu filosofian ardaztutako musika-eszena (trans)feministen gorputz-etnografia bat: oihuak, praktika izerberak eta gorputz politiko grinatsuak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 85–92. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.10