Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak

Egileak

  • Kattalin Bidart IKER - UMER 5478
  • Urtzi Etxeberria IKER
  • Philippe Prevost Université de Tours, INSERM

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.09

Gako-hitzak:

Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN), Elebitasuna, Hizkuntza nahasmendua, hizkuntza garapena, eskola adineko haurrak

Laburpena

Munduan, haurren erdia baino gehiago elebiduna da (Grosjean, 2010). Horrez gain, autismoa diagnostikatu zaien haur elebidunen kopurua geroz eta handiagoa da (Gilhuber eta al., 2023). Alta, elebitasunak hizkuntzaren garapenean duen eragina ez da oraindik ongi ulertzen, haurraren hizkuntzetako bat alde batera uztea aholkatzeko punturaino (Fernandez y Garcia eta al., 2012; Kremer-
Sadlik, 2005). Proiektu honek elebitasunak haur autisten hizkuntza garapenean duen eragina aztertuko du, Euskal Herriko testuingurua erabiliz, non euskararen bizitasuna eta elebitasun egoera anitza den. Hizkuntza eta kognizio estralinguistikoa aztertzen dituen probak bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania/frantsesa) haur elebidunez osaturiko hiru talderi pasaraziko zaizkie: autismoaren espektro nahasmendua (AEN) dutenak, hizkuntza garapen nahasmendua (HGN) dutenak eta nahasmendurik gabekoak (6 eta 12 urte bitartekoak). Emaitzak, gurasoek betetako haurraren hizkuntza esperientziari buruzko galdetegi batekin gurutzatuko dira.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Bidart, K., Etxeberria, U., & Prevost, P. (2025). Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 77–84. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.09