Barazki-eskabetxeetan berrikuntza kombucha-ozpinen bidez
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.07Gako-hitzak:
barazki-eskabetxeak, kombucha, hartzidura, ozpina, joera, gastronomiaLaburpena
Azken urteotan, jaki hartzituak joera gastronomiko garrantzitsua bilakatu dira. Testuinguru honetan, lan honen helburua kombucha-ozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa aztertzea izan da. Bai maka eta jengibre, zein mugurdi eta rooibos infusioekin kombucha-ozpinak egitea lortu zen, azenario barazki-eskabetxeetan likido estalgarri gisa erabili zirenak. Prozesu horretan azenarioen irmotasuna murriztu eta likido estalgarrien pH-a arinki igo zen. Azenario barazki-eskabetxeak zapore konplexua eta infusioen berezko ukituak bereganatu zituzten. Lortutako emaitzen bidez, kombuchaozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa balioztatu zen.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
