Txertaketa errepikakorraren ostean ardiaren barean emandako aldaketa transkriptomikoen identifikazioa

Egileak

  • Aitor Guisasola-Serrano Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Martin Bilbao-Arribas CIMA Nafarroako Unibertsitatea, IdiSNA
  • Endika Varela-Martínez Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Naiara Abendaño Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Marta Pérez Zaragozako Unibertsitatea
  • Lluis Luján Zaragozako Unibertsitatea
  • Begoña M. Jugo Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.12

Gako-hitzak:

Aluminio hidroxidoa, Txerto-laguntzaileak, Transkriptoma, Diferentzialki adierazitako geneak, Ardia, Barea

Laburpena

Bere mekanismo molekular zehatza guztiz argi ez egon arren, aluminio hidroxidoa (AH) txerto-laguntzaile gisa erabili izan da denbora luzez. Lan honetan ardiaren barean emandako erantzun transkriptomikoa aztertu dugu, animaliak AH txerto-laguntzailedun txertoekin eta AH bakarrik era errepikakorrean txertatu ondoren. Animaliei tratamendu desberdinak aplikatu ondoren, Txerto taldea Kontrol eta AH taldeekin konparatzean lorturiko diferentzialki adierazitako geneak erretikulu endoplasmatikoaren estresarekin, erantzun immunitarioarekin eta ziklo zelularrarekin erlazionatuta zeudela ikusi zen. AH bakarrik eragin transkriptomiko txikia erakutsi zuen barean. Aurkikuntza hauek AHan oinarritutako txerto-laguntzaileen mekanismo molekularra argitzen dute eta osagai antigenikoen garrantzia azpimarratzen dute.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Guisasola-Serrano, A., Bilbao-Arribas, M., Varela-Martínez, E., Abendaño, N., Pérez, M., Luján, L., & M. Jugo, B. (2025). Txertaketa errepikakorraren ostean ardiaren barean emandako aldaketa transkriptomikoen identifikazioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 105–112. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.12