Etorkizuneko farmako-menua: Burmuineko minbizidun haurrentzako medikuntza pertsonalizaturako plataforma aurreratua
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.11Gako-hitzak:
burmuineko minbizi pediatrikoa, heterogeneotasun intratumorala, burmuineko minbizi-zelula amak, medikuntza pertsonalizatu funtzionalaLaburpena
Burmuineko tumoreak haur eta gazteen minbizi mota hilgarrienak dira eta gaitz heterogeneoen taldea osatzen dute. Egungo tratamenduak ez dira eraginkorrak, batez ere pronostiko okerreneko pazienteentzat. Heterogeneotasun intratumorala sendagai gidatuen garapenerako erronka nagusia da, terapiekiko ihesa eta berreritzea sustatzen baititu. Lan honek burmuineko minbizi pediatrikoen profil molekular eta farmakologikoa aztertzeko plataforma ezartzea du xede, terapiarekiko erresistente diren minbizi-zelula amen karakterizazio fenotipiko eta funtzionalean zentratuz. Hala, epe-luzeko efikazia daukaten sendagai-konbinazio berriak aurkitzea espero da, medikuntza pertsonalizatuaren onarpen klinikoa berretsi eta burmuineko minbizidun haurren bizi-itxaropena hobetzeko asmotan.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
