Aho-minbizia: nola hobetu azken hamarkadetan aldatu ez den pronostikoa?
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.05Gako-hitzak:
aho-minbizia, pronostikoa, diagnostiko goiztiarra, odontologia, aho-osasunaLaburpena
Aho-minbiziak pronostiko iluna du oraindik, azken hamarkadetan apenas hobetu ez dena. Pronostikoarekin lotutako faktoreak identifikatzeko helburuarekin, atzera begirako ikerketa hau diseinatu da, 2010-2015 urteetan Galizian diagnostikatutako 243 aho-minbizidun paziente barne hartuta. Pazienteen bi heren gizonak ziren, batez beste 67 urtekoak, eta erdia baino gehiago estadio aurreratuetan diagnostikatu ziren. Lepoko gongoilen metastasia, marjina kirurgikoen inbasioa eta tabako-alkohol kontsumoa izan ziren pronostikoari estuen lotutako aldagaiak. Beharrezkoa da dibulgazio soziosanitario orokorra eta osasun-profesionalen formazio espezifikoa ezartzea aho-minbiziaren inguruan, diagnostiko goiztiarra erdietsiz bere pronostikoa hobetzeko.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.