Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak

Egileak

  • Iraia Osquila Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Hegoa Craamer Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Koro de la Caba Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Pedro Guerrero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.03

Gako-hitzak:

Tinta biobateragarriak, 3D inprimaketa, Konstruktu, Biomedikuntza arloa

Laburpena

Ikerketa honetan, 3D inprimaketarako tinta biobateragarriak garatu ziren, ehun-ingeniaritzako eta medikuntza birsortzaileko aplikazioetarako. Formulazioak proteinetan eta disolbatzaile eutektiko sakon batean (DES ingelesezko sigletan) oinarritzen dira. Disolbatzaile honek zelulosa-disolbatzaile gisa jarduten du eta, gainera, eroankortasun ionikoa ematen dio tintari. 3D inprimaketaren bidez lortutako konstruktuak erreologiari, portaera mekanikoari eta biobateragarritasunari dagokienez karakterizatu ziren, biomedikuntzako arloan inplementatzeko propietate mekaniko eta biologiko egokiak erakutsiz, eta etorkizunean aplikazio klinikoetarako egokitasun handia agertuz.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Osquila, I., Craamer, H., la Caba, K. de, & Guerrero, P. (2025). Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 27–34. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.03