Gabriel Arestiren gogoeta estetikoak garaiko filosofiarekin hizketan

Egileak

  • Naiara Gago Povedano Deustuko Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.01%20

Gako-hitzak:

Gabriel Aresti, estetika, poesia, euskal literatura, filosofia

Laburpena

Gabriel Arestiren ondare poetikoa ikerketaren interesgune izan da aspalditik. Artikulu honetan, baina, egilearen alderdi filosofikoenari emango diogu arreta, prosaz idatzitako testuen azterketaren bidez. Herriaren bozgorailu den poeta sozialari buruzko autorearen artikuluek zein hitzaldiek estetikaren esparruan murgiltzen gaituzte. Halaber, garaiko eragin filosofikoak ere identifikatzeko aukera ematen diguten baliabideak dira, poesiaren eta filosofiaren arteko elkarrizketa berpizteko eta Arestiren ekarpen intelektuala aberasteko ere balio dutenak.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Gago Povedano, N. (2025). Gabriel Arestiren gogoeta estetikoak garaiko filosofiarekin hizketan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 11–18. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.01