Euskal estuarioetako sedimentuetako mikroorganismo harizpidunen aniztasuna: Genomen analisia ikuspuntu bioteknologikotik
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.40Gako-hitzak:
Itsas onddo, itsas bakterio, Sordariomycetes, Hypocreales, CAZymes, Streptomyces, metabolito sekundarioen gene-multzo, fukoidanLaburpena
Itsas inguruneetan mikroorganismo-aniztasun handia dago. Mikroorganismo horien genomek estres-baldintzetara egokitzea ahalbidetzen diete, hala nola gatz-kontzentrazio handiak eta elikagai-eskasia, zein polimero konplexuak degradatzea. Ezaugarri horiei esker, itsas mikroorganismoak tresna bioteknologiko berriak garatzeko iturri baliotsua dira. Lan honetan, euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuetatik mikrobio harizpidunak isolatu eta fenotipikoki karakterizatu dira, polisakarido konplexuak degradatzeko edo/eta ingurunera pigmentuak jariatzeko gaitasunean oinarrituta. Hala, intereseko hiru espezieren genomak lehen aldiz sekuentziatu dira, eta haien CAZyme-en zein metabolito sekundarioen gene-multzoen azterketak iradokitzen du jarduera entzimatiko berrien eta metabolito sekundarioen iturri gisa erabil daitezkeela.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Ainara Otamendi; Ziortza Agirrezabala, Carla Perez-Cruz, Raquel Liébana, Iñaki Berregi, Anders Lanzén, Laura Alonso-Sáez, Maria Teresa Dueñas, Oier Etxebeste

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
