Kimika dinamikoa 3D argi ultramore bidezko fotopolimerizazioan aplikatua

Egileak

  • Jon Ayestaran Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Robert Aguirresarobe Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Itxaso Calafel Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Haritz Sardon Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.09

Gako-hitzak:

Fabrikazio gehigarria, Sare dinamikoak, Eragozpen esteriko handiko ureak, Fotopolimerizazioa

Laburpena

Sare kobalente moldagarriak, material termoegonkor eta termoplastikoen abantailak batzen dituzten polimero familia berri bat kontsideratzen da. Funtsean, egitura erretikulatuak dira, baina kateetan zehar lotura dinamikoak dauzkatenez, material hauek birprozesatzeko eta auto erreparatzeko gaitasuna dute. Lan honetan, eragozpen esteriko handiko ureetan oinarritutako sare
kobalente moldagarriak sintetizatu dira, argi ultramore bidezko fotopolimerizazio inprimagailua erreaktore gisa erabiliz.

Fabrikazio gehigarriaren kontzeptuaren barnean, garrantzitsuenetako bat argi ultramore bidezko fotopolimerizaioa da. 3D teknika honetan, piezak geruzaz geruza lortzen dira, erretxina likido bat argi ultramorearen bidez solido bilakatuz. Teknika honetan erabiltzen diren erretxinek, lotura bikoitzak eduki behar dituzte haien egituretan, beraz, material hauen sintesian, lotura dinamikoak gehitzeaz gain, lotura bikoitzak ere gehitu dira inprimatu ahal izateko. Inpresioaren ostean, lortutako materialen dinamismoa aztertu da, baita birprozesatzeko eta auto erreparatzeko gaitasuna ere.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Ayestaran, J., Aguirresarobe, R., Calafel, I., & Sardon, H. (2023). Kimika dinamikoa 3D argi ultramore bidezko fotopolimerizazioan aplikatua. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 73–80. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.09