Kitinaren erauzketa tradizionala aldatu ingurumena errespetatzen duten prozesuak lortzeko

Egileak

  • Mireia Martín Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Sara Mchichou Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Erlantz Lizundia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.17

Gako-hitzak:

hondakinen balorizazioa, kitina, ekonomia zirkularra, ingurumen-inpaktua, bizizikloaren ebaluazioa

Laburpena

Kitina krustazeoen exoeskeletoen propietate mekaniko nabarmenen arduraduna da eta eremu ugaritan aplikatzen ari da. Ekonomia zirkularreko kontzeptuei jarraituz, kitina hainbat biomasahondakinetatik berreskuratu daiteke, material horiek berriro ziklo ekonomikoan sartzeko. Hala ere, ezinbestekoa da ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren bide berriak garatzea, kitinananopartikulen ohiko erauzketa gaindituko dutenak, krustazeo-oskoletatik abiatuta hidrolisi azidoaren tratamendu gogorrak egitea eskatzen duena, berotegi-efektuko gasen isurketak pixkanaka murriztu ahal izateko. Lan honetan sortzen ari diren alternatiba berriei heltzen diegu biopolimero hori CO2 aztarna txikian ateratzeko bide berriak eskaintzeko. Espero dugu biokoloideen alorrean planteamendu jasangarrien ezarpena bideratzea.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Martín, M., Mchichou, S., & Lizundia, E. (2023). Kitinaren erauzketa tradizionala aldatu ingurumena errespetatzen duten prozesuak lortzeko. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 131–136. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.17