Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako irakasleen pertzepzioa STEM hezkuntza-ereduarekiko
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.07Gako-hitzak:
STEM, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, irakasleak, pertzepzioaLaburpena
Gero eta garapen zientifiko eta teknologiko konplexuagora moldatu beharko den gizartean, egungo ikasleek pentsamendu kritikoa garatu beharko dute eta, arazo-egoera ezberdinen aurrean, irtenbide aproposenak bilatu. Horretarako, ikasleak, STEM alfabetatua izan dadin, STEM hezkuntza-eredua ezagutu eta aplikatzeko estrategia egokiak dituen irakaslea izan behar du bidelagun, nahitaez. Ikerketa honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako 20 irakaslek STEM hezkuntza-ereduaz duten pertzepzioa neurtu da, galdetegi bat erabiliz. Emaitzak aztertuta, ondoriozta daiteke irakasleek marko orokorra ezagutzen dutela eta ikuspegi honen beharraz jabetzen direla. Gainera, haien burua gai ikusten dute STEM proiektuen baitan hainbat adierazle betetzeko.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Patricia Aránzazu González Atutxa, Unai Carmona Igartua, Irati Romero Garmendia

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
